Pariseko showroom inaugurazioa

Pariseko showroom inaugurazioa

Rue des Gravilliers Pariseko karrika zaharrenetariko bat da. XIII. mendearen hasieran sortu zen, Saint-Martin-des-Champs hirixkarekin batera. Marais auzoan dago kokatua, hasiera batean eremu zingiratsu bat izendatzen zuen auzoan, gero barazkigintzan erabiliko zena.
Kalea pixkanaka merkataria eta popularra bihurtu zen. Artisauek errauts grabatuak egiten eta saltzen zituzten, tindatzeko ehunak prestatzeko. XX. mendearen hasieran, sefardi-komunitateak larruaren merkataritza ezarri zuen han. Bigarren Mundu Gerra eta gero, Wenzhouko txinatarrak larruki-dendetara itzultzen hasi ziren. Europako lehenbiziko Chinatown bihurtu zen orduan Gravilliers kalea.
Gaur egun, auzoa erabat aldatzen ari da. Arte-galeria, jatetxe eta denda berezi ainitz sortzen ari dira bertan, auzoa leku dinamiko eta bizia bihurtuaraziz. Alkik Arts & Métiers museotik urrats gutxira dagoen karrika hau aukeratu du bere lehen showroom profesionala idekitzeko. Topaleku hau solaskide, preskriptore, arkitekto eta bestelako profesionalengana ahalik eta gehien hurbiltzeko pentsatuta izan da.
Showrooma ohizko tailer zahar batean dago instalatuta. 130 m2-ko espazio atsegin batean zaharberritu zuen Boma Architects-ek, Iratzoki & Lizaso zuzendaritza artistikoarekin elkarlanean. Ahalik eta gehien hor zegoenaz laguntzea izan zen proiektuaren funtsa, lekua markatu zuen lanaren oroitzapena atxikiz. Harrizko hormak biluzik utziak izan dira, berinezko teilatua berreraikia, sotoa zaharberritua.

Lekua goxotaxunez apaindua izan da erdi-puntuko arku batzuen bidez, material bero batzu hautatuz, eta bistan dena, kooperatibako altzari bilduma ainitz erabiliz. Lan arduratsua egin da Lur azken loreontzi bildumarekin lekua landarez betetzeko.
Abenduaren 2an inauguratu zen Alki-ren Pariseko showroom berria. Berrehun lagunek baino gehiagok bisitatu zuten lekua egun horretan eta hurrengo koktelean. Horretarako, gonbidatuek eskuz egindako pieza grafiko bat jaso zuten, pintura erabiliz gofratze-teknika erabiliz.
Hona hemen gure bezero batek partekatutako irudi bat, sorkuntza horietako batekin bere saloina dekoratu duena. Argazki kredituak : Emmanuelle Périé
Showroom kontaktua:
+ 33 143 483 720
paris@alki.fr

Argazkiak: Mito
IKUSI +