2016-ko berrikuntzak

Gure altzari berriak hor dira

KEA by Iratzoki Lizaso

Kea bilduma iraganeko tradizioetatik sortzen da. Atzoko eta egungo jakitateen batasun baloreak bere egin ditu, zura eta burdin landua sotilki elkartzen dituen altzari atseginak proposatuz.
ZUMITZ by Iratzoki Lizaso

Lan munduarekin lotua den baserri aldeko objektu batetik sortu da Zimitz bilduma. Modernitate itxura hartzen duen sorkuntza originala, lehen planoan gaztaina zura trezatua gailentzen da.

KUSKOA BI

Kuskoa Bi, bio-plastikoz egina den munduko lehen kadira, markak hastapenetik bere egin dituen sinpletasun eta bizikidetza baloreak oroitarazten dituen kolore natural eta goxoetan deklinatzen da. Orain bulegorako bertsioan ere atzeman daiteke.
KOILA

Koila bildumaren arkitekturak proposamen anitza ahalbidetzen du; Koila Lounge banketa, honen luzapen naturala da. Bi lekuko bertsio honen oinarriak karkasa delikatuki mantentzen du. Zuraren eta ehunaren juntatzeak osotasun goxo eta dotorea osatzen du. 
LAIA

Laia gama sortu genuenean, iraupen luzeko altzariak eraikitzea izan zen baldintza agirian finkatu genituen helburuetarik garrantzitsuenetakoa. Ondorioz, gure erabiltzaileen oharrak kontuan hartzea ezinbestekotzat jo genuen eta bilduma osoa bi aldaketarekin egokitu genuen. Erosotasunean egiazko plusa nabaritu dadin, belakiaren loditasun eta dentsitatea handitu ditugu. Gainera, gure estaldura gama altzari ezberdinei egokitzeko gisan, tapizatze prozesua hobetu dugu.
HELDU

Heldu bilduma bereziki ostatuetarako pentsatu den taburete batekin aberasten da. Zangoan kokatzen den eseriak erosotasun ezin hobea eskaintzen du. Apaindura urrikoa, Heldu taburetea eremu guzietara egokitzen da. Taburetea tapizatua, egur soilean edo linoleoz estalia aurki daiteke.
IKUSI +