Andoni Aduriz

Zentzu guztien sukaldaritza

Andoni Luis Aduriz gure garaian eragin handien duen sukaldariburuetako bat da, inolako zalantzarik gabe. Diziplina anitz jorratu ditu sukaldean ematen diren berrikuntzen eta bestelako alorren arteko harremana eraikiz. Lotura zuzenik gabeko munduen elkar ulertzean, Andonik norbere jarduera aberasteko bidea ikusten du.

Jarrera integratzaile horren eredu dira Basque Culinary Center-eko Patronatuko kide izatea edota AZTI-ren itsas eta elikagai ikerketa zentzuarekin eta interneten erabilera aztertzen duen Imagineering Institute-arekin egindako lana. Azken finean, bere helburua zentzu guztiak hunkitzen dituen esperientzia bat sortzea da.
Andoni Luis Aduriz 1971ean jaio zen Donostian, euskal gastronomiaren ardatz nagusienetako bat. Han sukaldari ikasketak jarraitu ondoren, Cataluniara joan zen El Bullin-en lan egitera. Sukaldaritza munduko beste pertsona bikain bat ezagutu zuen bertan: Ferrán Adriá. Esperientza honek suen arteko mundu batetara ateak ireki zizkion.

1998an Adurizek bere apostu arriskutsuenari eta onenari hasiera eman zion: Mugaritz proiektuari ekin zion bakarka. Adurizek abangoardia eta euskal-sukaldaritza tradizionalaren arteko konbinazio bikaina lortzen du bertan. Honek 2006 urtetik bi Michelin Izar ditu. Sutegietan aurrera eramandako transgresioak Adurizen jatetxea arrakasta handia izatera eraman du: 2006. urtetik munduko lehenengo hamar jatetxeen artean mantentzen da Restaurant aldizkariaren arabera. Ostatua urtean zehar lau hilabetez itxita egoten da sukaldaritzan sormena lantzeko.
Bere sukaldaritzaren ideiaren sozializazioaren parte bezala, Andoni Luis Adurizek, besteak beste, Harvard Unibersitatean, Massachusetts Institute of Technology,   Euskal Herriko Uniberbertsitatean, Deustuko Unibertsitatean, Alain Ducasse Heziketa Zentruan Frantzian eta AEBetako The Culinary Institute of America eskolan heziketa- kurtsoak eman ditu.
IKUSI +