IMM eta Maison&Objet

IMM eta Maison&Objet 2017

Urte hastapen huntan, Koloniako IMM eta Pariseko Maison&Objet ferietara joan gira.
Koloniako lehen partizipazio hunentzat, gure bildumaren ikuspegi orokor bat presentatu dugu. Denbora berdinean, Parisen, aurtengo berrikuntzak lehen aldiko erakutsi ditugu. Horien artean, gure Heldu bulego programa berriak arrakasta polit bat ukan du.
Bi standa horiek Iratzoki & Lizaso estudioak diseinatu ditu. Koloniakoak, dena luzeran, etxearen forma arketipala erabiltzen zuen. Parisekoak aldiz, herriko plazaren ideia berritz hartzen zuen. Kolore hautaketak bi instalazioak unifikatzen zituen.
IKUSI +