Lankidetza berria

Alki & Form Us With Love

Apirilaren 9tik 14ra iraganen den Milanoko Salone del Mobileren karietara, Alkik, Form Us With Love estudioarekin elkarlanean, jarleku bilduma bat merkaturatzen du.

Stockholmen kokatua, For mus with Love diseinu estudioak altzariak, lanparak eta eguneroko beste objektu anitz imajinatzen ditu. Diseinatzaileek, eskuragarria den diseinua lantzeko erabakia hartu dute, haien sorkuntzen bitartez zentzua duten historiak kontatuz.

Haien gaiari heltzeko agertzen duten sinpletasuna eta haien objektuak hornitzeko amultsutasuna irizpide erabakigarriak izan dira Alkik hautua egin behar izan duen mementoan.

Proposatu diegun erronka izan da, gogokoen dugun ekaia, zura, eta metalezko hodiak elkartuz jarleku bat egitea. Honen helburua, lounge jarlekutik tabureteetaraino, meta daitezkeen kadira desberdinetatik iraganez, bilduma zabal bat sortzea zen.

Horretarako zurezko kusku bakar eta berdingabearen inguruan egina den familia bakarra irudikatu dute, kusku horrek, molde desberdinetan inklinaturik eta espazioan kokaturik, funtzio guziak betetzen dituelarik.

Segida laster!
IKUSI +