Berrikuntzak Milanen

Berrikuntzen presentaketa Milanen

Aurten ere Milaneko altzari feriara goaz! 58. edizioa apirilaren 9-tik 14-era iraganen da. Gure standa Hall 22 - C26 tokian kokatua izanen da, S.Project espazioan. Ebentu horrek garrantzi haundia izanen du guretzat jakinez bi bilduma berri han aurkeztuko ditugula. Bata Iratzoki & Lizaso estudioak sorturik eta bestea Form Us With Love Suediar estudioak.
Form Us With Love-k altzari familia bat sortu du egurrezko kuskoa bakar baten inguruan.
Horrek, desberdinki inklinatua eta posizionatua, funtzio desberdin batzu betetzen ditu.
Horrela, Atal bilduma, taburete altu eta zuzen, besaulki eroso, kadira sinple eta lounge goxo batez osatua da.


Paraleloki, Iratzoki & Lizaso estudioarekin Lan bulego kadira presentatuko dugu: Bulego kadirak maite ez dituztenendako bulego kadira.
Eragiketa hunen desafioa, tipologia horren kodigo ergonomikoak errespetatzea zen, Alki-ren unibertsoa desitxuratu gabe.
Kadiraren forman, kontaktu zonetan eta materialen hautuetan egin den lanaren bidez, bulego alki goxo eta lasai bat sortu da.
IKUSI +