Alki x Enargia

Enargia - Elektrizitate berriztagarridun kooperatiba

2020ko urte honetan, Alkik elektrizitate hornitzailea aldatu eta Enargia aukeratu zuen. Alki-ren lantegietatik kilometro gutxira dago Enargia kooperatiba, %100 berriztagarria den elektrizitatea ematen duena.

Honen sortzearen historia egiaztapen kezkagarri baten ondorioa da: Ipar Euskal Herrian kontsumitzen den energiaren % 99a kanpotik ekarria da, oro har kutsadura handien iturri dena (gas, petrolio) eta lanjerosa gerta daitekeena (nuklearra).

Horri buru egiten entseatzeko, 2014an energia berriztagarrien ekoizle den I-ener herritar sozietatea sortu zen. Honen helburua energia berriztagarriaren ekoizpena birkokatzea da, garapen iraunkorrerako desmartxa baten partaide izanez. Gisa berean, herritarrei energia berriztagarrien proiektuak finantzatzeko parada ematen die, hauek trantsizio ekologikoaren eragile bilakatuz.

Lurraldearen burujabetza energetikoari buruzko lehen urrats horrek osagarria den tresna logiko baten sorrerari bide eman dio, zeinean herritarrak elkartzera deituak diren osoki berriztagarria eta, ahal den heinean, tokikoa den argindar eskaintzarekin bat egin dezaten.

Hola, 2018an % 100ean argindar berriztagarri hornitzaile den Enargia kooperatiba sortu zen, energiaren zirkuitu laburra faboratzea eta ekoizle eta kontsumitzaileak elkarrengandik hurbiltzea ahalbidetzen duena.

Proiektu hori Alkiren baloreekin osoki bat egiten duenez, izan ikuspegi ekonomikotik zein ekologikotik, biziki molde naturalean hautatu dugu Enargia gure tailerren argindar hornitzaile izateko.

Webgunea: Enargia
IKUSI +