Makil

- Design by Patrick Norguet
Makil haritz sendozko kadira metagarria da, ostatuko ohizko kadira oroitarazten duena. Nahiz itxura xumea duen, Makil kadirak zur makurtuaren lan zorrotza eskatzen du. Ekaia lurrunaren bidez makurtu eta luzaz uzten da lehortzen. Gero, Alki-ko langileek moldatu eta muntatzen dute.