- Design by Jean Louis Iratzoki
Pentsamoldearen ibilbide berri batek eraman gaitu Zutik sortzera: zorua utzi dugu paretak miatzera joateko. Emaitza, sistema oso bat da, haritz hutsezko habe horizontal baten luzeran antolaturik eta panel akustiko, apal, ispilu, zurubi eta esekigailuz osaturik. Zutik nahi bezala molda daiteke, luzera eta osaera aldatuz. Programa hori instalazio handiei, eremu ttipiei, bai eta bizilekuari ere egokitzen zaie.