Alki 1981-an sortu dugu Itsasun, lapurdiko herri ttiki batean. Garai hartan industrializazioa ahula zen eta ekonomikoki egoera aski larria. Lantegia bost lagunek gure ideiak eta indarrak batuz sortu ginuen hemen lan egin nahi ginuelako. Kooperatismoaren hautua naturalki egina izan da, hori bait zen gure baloreetaz hurbilen.

Esku langintza eta teknologia elkar lotuz, Alki-k, egun, elkarbizitzaren irakurmolde berri bat proposatzen du. Oraingoa eta betikoa.
Gure izaera
Alki-ren baloreak ez dira bakarrik asmo deklarazioak, eguneroko errealiteak baizik. Kooperatiba sortu denez geroztik, gidatzen gaituzte eta gure nortasunaren oinarrizko osagaia dira. Zuran zizelkatu gure baloreak enpresaren zutabeak dira. Horiei esker, norabidea mantentzen ahal dugu, haize burrunba bada ere...
MEMORIA
"IZAN DIRELAKO GARA
GARELAKO IZANGO DIRA"

Alki-k bere nortasunaren osagaietarik den iraganaren oroimena erabiltzen du sormen eta berrikuntza pizgarri gisa. Hala, geroak zentzua hartzen du, historia horren jarraipenean kokatua baita. Enpresa ildo horretatik doa, bere jakitate eta trebetasuna balore afektibo batek markatu ekoizpen baten zerbitzura jarriz.

KOOPERATIBISMO KULTURA
"ELGARREKIN LANEAN
ELGARREKIKO KONFIDANTZAN"

Alki-n lan egitea hautatu duten emazte zein gizonek errotik sinesten dute kooperatiben eredu ekonomikoan. Hala, taldeari edo kolektiboari zentzua emanez, ekonomia eta giza mailan sendoa den enpresa bat eratzen dute. Gainera, kalitateko lana egiten duten hurbileko zerbitzu emaileen hautu goiartu batek ere parte hartzen du arrakasta horretan.

ZURA
"JASANGARRITASUNA EZ DA AUKERA BAT
BIDE BAKARRA BAIZIK"

Alki enpresan, haritza, ereduzko ekai noblea, lehengaia baino askoz ere gehiago da: gure enpresa garapen arrazoitu eta iraunkorreko desmartxa batean sartzeko nahikari irmoaren ikurra da.
KNOW HOW
"IRAUN BEHAR DUEN GAUZA
EZIN DA TARRAPATAKAN EGIN"

Alki-ren baitan teknika zein trebasun joritasun eta oparotasuna hautematen da, eskulangintzaren eta industriaren arteko mugak ezabatzen dituena. Hogeita hamar urte baino gehiagoz geroztik, gure enpresan lanbide eta esperientzia desberdinak elkarren ondoan bizi dira, denok fierki daramagun xede baten inguruan.

DISEINUA
"ZERBAIT BEREZI BADA
OINARRIZKO GAUZETAN"

Diseinu ariketa sinpletasun handiz ikusten dugu. Ez dugu mozorro bat bezala hartzen, baizik eta etengabeko garbitasun bilaketa bezala. Objektuarekin mantentzen dugun harremana, objektu horretatik ateratzen den oihartzuna, erabiltzean ematen duen plazerra... horiek oro interesatzen zaizkigu.

ENGAIAMENDUA
"EUSKAL HERRIAN EGINA"

Herrian lan egin eta bizitzeko nahikari militante horretatik sortu zen Alki kooperatiba. Muble edo altzari enpresa bat izateaz gain, egiazko proiektu ekonomiko zein kulturala da. Kooperatibaren asmo handia Euskal Herriaren garapenean parte hartzea da enpleguak eta aberastasuna sortuz.

Kronologia Alki
1981
Alki 1981-an sortu dugu Itsasun, lapurdiko herri ttiki batean. Garai hartan industrializazioa ahula zen eta ekonomikoki egoera aski larria zen. Gure kooperatiba bost lagunek gure indarrak batuz sortu ginuen hemen lan egin nahi ginuelako. Hastapenetik altzari tradizionalera zuzendu ginen, frantziako merkatura.








1984
Hastapena nahiko zaila izan da, bereziki 1984ean sute batek fabrika parte bat suntsitu duelako. Hala ere, kooperatibako kideek eraikina konpondu ta lanera itzuli gira oraindik eta azkarrago.
1986
Egurraren lanean emandako zorroztasunak eta gure materialen kalitateak, altzari frantses tradizionalean, Alki enpresa erreferente bat bezala laster ezartzeko ahala eman digute. Aktibitate emendatze horreri esker 15 lagun ingurura iritsi gira garai hartan.
1994
1990eko hamarkada erdialdean europar moneta batzuek balio gutxitze handia jasan zuten. Frantziako altzari banatzaileak herri horietan hornitzen hasi ziren orduan, prezio baxuagoak zirela eta. Honela merkatua konkurrentzi haundi batez sofritzen hasi zen.
1998
Altzari tradizionaleko krisi horri aurre egiteko, detektatu ginuen gure eskaintza desberdindu behar ginuela. Egurraren lana burdinarenarekin konbinatzen hasi gira. Biarritz kolekzioak segidan arrakasta lortu zuen, urte batzuz merkatuan mantenduz.

2005
Altzari merkatu tradizionala geroz eta okerrago zihoanez, Peio Uhalde, Alkiko zuzendariak, Jean Louis Iratzoki diseinatzaileari, gure produktu sortari nolabaiteko buelta ematea proposatu zion. Horrela hasi zen bien arteko harremana, urte guttiz kooperatibaren merkatu orientazioa arrunt aldatuko duena.






2007
Jean Louis Iratzokirekin izan dugun elkarlan horrek Emea kolekzioa sortu du. Egur sendoaren inguruko ariketa horrek gure gaitasuneri balioa eman diote. Emea Pariseko Maison&Objet erakusketan aurkeztua da, arrakasta haundia izanez. Kuskoa eta Laia sortek laster argiki utziko dute Alkiren bide berria.
2009
Egiazko aldaketa kohesionatua den lantalde bati esker egina izan da. Produktuez gain, gure balore eta idealetan errotua den markaren inguruko proiektu sakon bat landu dugu. Egunez egun, horrela dugu Alki berritz asmatu.
2010
Jean Louis Iratzokik zuzendaritza artistikoa kudeatuz, kolekzio ugari atera dira, baita Samuel Accoceberry eta Patrick Norguet bezalako diseinatzaileeri esker besteak beste. Gure sorkuntzak, kalitatezko materialekin artaz eginak, erreferente gisa ikusiak izaten hasi dira altzari garaikide merkatuan.


2014
Gaur egun, aldaketa geroz eta sendoago da. Gure produktueri darien goxotasuna munduko alde guzietan estimatua da. Alkik etxebizitza garaikide edo tradizional, MUCEM-eko ostatua, Quicksilver-en bulegoak edota Hermes eta Levis Strauss-en egoitzak hornitzen ditu.