Larresoro Seminary Chapel

Seminarioa - Larresoro
Larresoroko herria Baionatik kilometro batzuetara kokatua da, ipar Euskal Herriaren barnealdean. 1733an, apezgaitegi bat eraiki zuten Larresoron, euskal elitearen formakuntza zentro bihurtu zena. 1840an, kapera bat altxatu zuten, gaur egun Kultur Ondare gisa sailkaturik. 2010ean, Herriko Etxeak erabaki zuen tokia zaharberritzea, ALKIren ohizko jakitate eta trebetasunak lagundurik. Kultura partaidetza horren fruitua interesgarria izan da, garai eta modetatik kanpo, bertan EMEA kadirak eta XIX. mendeko arkitektura sakratua elkarren ondoan baitira.


Photography : MITO