Home Bidart

Etxe - Bidarte
Azken hilabeteetako pandemia dela eta, gure etxeak egokitu egin behar izan dira behar berriak betetzeko. Areto, logela eta sukaldeak bulego bihurtu dira. Gaur egun, teknologiak aukera ematen duenez, baliteke distantziazko lana pixkanaka gure bizitzan barnatzea.

Alki-tik hainbat produktu prestatu ditugu espazio atseginak altzariz hornitzeko, eta pentsatzen dugu horiekin eraginkortasunez lan egin daitekela, baita etxean ere. Erabiltzen ditugun Haritza, artilea eta larrua bezalako materialak naturalak eta bereziki iraunkorrak dira. Lan-giro bero bat sortzen dute, altzariak barrualdearekin bateratzeko aukera ematen duten akabera-sorta zabal bati esker.

Gainera, Alki-ren At Work bildumako elementuak erraz konbina daitezke: bulegoko aulkiak, bulego txiki eta handiak, biltegiratzeak, pufak... Altzariak Euskal Herrian kontu handiz egiten dituzte gure kooperatibistek, eta, hartara, arrazoizko ekoizpena eta inpaktu ekologiko kontrolatua bermatzen dituzte.

Instalazio huntan, gure Heldu, Lan, Egon eta Lasai bildumek artista baten tailerra hornitzen dute.