Lur ostatu mahaina

- Design by Iratzoki Lizaso
Lur bilduma, Alki eta Goicoechea-ren arteko lankidetza baten emaitza da. Erabilitako materialak, haritz sendoa eta Goicoechearen familia-harrobitik ateratako buztina, jatorri naturalak dira erabat. Haritz sendozko estruktura eta terrakota oinarri bat dituen bistro-mahaiak osatzen du Lur bilduma.

Product Story

Alki x Goicoechea
Oraingoan Goicoechea eltzeegileaz hurbildu gira. Egoitza Basse-Nafarroan du, Alkitik kilometro gutxira. Goicoechea familia hiru belaunaldiz aritu da lanean terracottarekin. Lur bilduma, hainbat loreontzi eta bistro-mahai batek osatua, lankidetza horren emaitza da.

Produktuaren aldaerak

Ø 700 mm x H 760
  
Ø 700 mm x H 900
  
Ø 700 mm x H 1080
  

Diseinatzailea Iratzoki Lizaso:

Iratzoki Lizaso 2016-an Euskal Herrian sortutako produktu diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez aritu ondoren, Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok bat egin dute. Lan talde sendo bat sortu dute bertatik enpresa ttiki nahiz haundiekin estuki lan egiteko.

Alor ezberdinetan egiten dute lan: altzariak - etxe nahiz bulegotakoak -, textila, argiak, zeramika, akzesorioak... Produktu diseinuaz gain, zuzendaritza artistikoa ere jorratzen dute zenbait markekin. Euren lanean ezaugarri natural, afektibo eta esentzialak azaleratzen dira.

Web: iratzoki-lizaso.com

IKUSI +