Pottolo kadira

- Design by Iratzoki Lizaso
Pottolo eserlekuak forma biribiltsua du. Eskuz eginda, tapizeria-lana bereziki kontu handiz egina da. Bizkarraldeko piezak lotzen dituzten josturek irudi grafiko bezain goxoa duen alki hori apaintzen dute. Haritz sendozko estrukturak eta elementu tapizatuek kooperatibaren bi jakintza nagusiak erakusten dituzte.

Product Story

Erabiltzailearen erosotasuna
Nahitara forma mehe batetik urruntzea izan da gure asmoa, lehenengo begiradatik benetako ongizate bat sortuz. Eserlekutik bizkarralderaino, besoen posiziotik pasatuta, lana erabiltzailearen erosotasunaren inguruan antolatu da.

Produktuaren aldaerak


  

Produktuaren ezaugarriak

Oihal eta akaberak

Diseinatzailea Iratzoki Lizaso:

Iratzoki Lizaso 2016-an Euskal Herrian sortutako produktu diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez aritu ondoren, Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok bat egin dute. Lan talde sendo bat sortu dute bertatik enpresa ttiki nahiz haundiekin estuki lan egiteko.

Alor ezberdinetan egiten dute lan: altzariak - etxe nahiz bulegotakoak -, textila, argiak, zeramika, akzesorioak... Produktu diseinuaz gain, zuzendaritza artistikoa ere jorratzen dute zenbait markekin. Euren lanean ezaugarri natural, afektibo eta esentzialak azaleratzen dira.

Web: iratzoki-lizaso.com

IKUSI +