Kuskoa Lounge

- Design by Jean Louis Iratzoki
Kuskoa familia handitzen da lounge kadira batekin. Kusko nasai bat bereziki erosoa. Ederki tapizatua, haritzezko xibaleta baten gainean pausaturik. Oihal hauta zabal bat proposatzen da besaulki eta ottoman bilduma berri honetarako. Kuskoa lounge etxeko unibertsoan nahiz ostalaritzakoan egokitzen da.

Product Story

Sinple, arin, eroso.
Kuskoa sortzerako orduan bilatu dena garai bateko plastikozko kuskoa egurrez berinterpretatzea izan da. Nonbait Robin Day-en aulki ikonikoa erreferentzitzat edukita modernitateari buelta ematea. Hemen, egurrak berotasun, erosotasun eta erresistentzia ekartzen dio kadirari.

Instalazioak

  • MUCEM - Marseille -France
    Architect: Rudy Riccioti
    Photography: Mito
  •  
     
  • OLATU LEKU - Basque Country
    Architect: Gauche's Muru
    Photography: Mito

Produktuaren ezaugarriak

Oihal eta akaberak

Diseinatzailea Jean Louis Iratzoki:

Donibane Lohizunen sortua 1965-ean, Jean Louis Iratzoki, barne Arkitekturan diplomatua -Boulle Eskolan- Parisen eta Diseinu Industrialan Madrileko Eskola Experimentalean. Elkarlan ugari daramatza Frantziako, Espainiako eta Portugaleko enpresa andana batekin. Bai diseinu arloan baita zuzendaritza artistiko sailan ere. Europar sari frango lortu ditu azken urteetan.

Informazio gehiago: iratzoki-lizaso.com
IKUSI +