Kuskoa Bi Kadira

- Design by Iratzoki Lizaso
Eroso eta nasaia, Kuskoa Bi kadira bioplastikoz egina den lehen altzaria da. Bizkar eta besoak ezin hobeki atxikitzen dituen karkasa, haritz hutsezko xibalet baten gainean pausatzera dator. Kadira hau tapizaturiko bertsio desberdinetan ere eskaintzen da.

Product Story

Bioplastikoa
Kuskoa Bi kadira eroso eta inguratzaile baten gisan pentsatua izan da. Horretarako hautatu dugu kusku erdi-ahurra. Halako itxura baten lortzeko erabili behar den materiala plastikoa da, eta honen ekoizpenak eskatzen dituen baliabide fosil mugatu eta kutsagarrien erabilera garapen iraunkorraren aldeko gure baloreen kontra doa. Ondorioz, ikerketa lan sakon bat eraman dugu ekai berri bat hautatu arte: bioplastikoa.

Produktuaren aldaerak


  

Instalazioak

  • Office in Stockholm
    Architect: Wingårdhs
    Photography: André Pihl
  •   
  • EPFL eskola, Lausanne - Suizia
    Projectuaren buruzagia: Marcos Alvaro
    Argazkiak : Mito
  •   
  •   
  •   
  • Fagoaga bulegoak - Donibane Lohitzune
    Argazkiak: Mito
  •   
  • Office in United States
    Studio TK

Produktuaren ezaugarriak

Oihal eta akaberak

Diseinatzailea Iratzoki Lizaso:

Iratzoki Lizaso 2016-an Euskal Herrian sortutako produktu diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez aritu ondoren, Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok bat egin dute. Lan talde sendo bat sortu dute bertatik enpresa ttiki nahiz haundiekin estuki lan egiteko.

Alor ezberdinetan egiten dute lan: altzariak - etxe nahiz bulegotakoak -, textila, argiak, zeramika, akzesorioak... Produktu diseinuaz gain, zuzendaritza artistikoa ere jorratzen dute zenbait markekin. Euren lanean ezaugarri natural, afektibo eta esentzialak azaleratzen dira.

Web: iratzoki-lizaso.com

IKUSI +