Kea mahaia

- Design by Iratzoki Lizaso
Kea mahaiek forma lauki zuzen, karratu eta borobila hartzen dute. Zur trinkokoa den erretiluaren periferia ukitzeko biziki goxoa gertatzen da. Zangoak lokabeak eta desmuntagarriak dira. Mahai azpian den kofadura batean sartzen da.

Produktuaren ezaugarriak

Oihal eta akaberak

Diseinatzailea Iratzoki Lizaso:

Iratzoki Lizaso 2016-an Euskal Herrian sortutako produktu diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez aritu ondoren, Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok bat egin dute. Lan talde sendo bat sortu dute bertatik enpresa ttiki nahiz haundiekin estuki lan egiteko.

Alor ezberdinetan egiten dute lan: altzariak - etxe nahiz bulegotakoak -, textila, argiak, zeramika, akzesorioak... Produktu diseinuaz gain, zuzendaritza artistikoa ere jorratzen dute zenbait markekin. Euren lanean ezaugarri natural, afektibo eta esentzialak azaleratzen dira.

Web: iratzoki-lizaso.com

IKUSI +