Kea Bankua

- Design by Iratzoki Lizaso
Kea bilduma iraganeko tradizioetatik sortzen da. Atzoko eta egungo jakitateen batasun baloreak bere egin ditu, zura eta burdin landua sotilki elkartzen dituen altzari atseginak proposatuz.

Product Story

Burdina
Jadanik badenaren berrinterpretatzearen logikari loturik, Iratzoki & lizasok inspirazioa Alkiren historian atzeman dute, baina baita Euskal Herriko historia industrialean ere. Horrela sortu zen Kea, bi errealitate horiek bere eginen dituen bilduma. Alde batetik, markak berezkoa duen jakitatea dago, bere ekoizpenetan jadanik burdin landua eta zura nahasten baitzituen; eta bestetik, burdin eta altzairua lantzeko ohitura iraunarazten duen eta Nafarroan kokatua den tailer batekin lan egiteko gogoa.

Instalazioak

  • Tolosako Okindegi bat - Gipuzkoa
    Argazkiak: Mito
  •   
  • A private house in Anglet - Basque Country
    Photography: Mito
  •   

Produktuaren ezaugarriak

Oihal eta akaberak

Diseinatzailea Iratzoki Lizaso:

Iratzoki Lizaso 2016-an Euskal Herrian sortutako produktu diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez aritu ondoren, Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok bat egin dute. Lan talde sendo bat sortu dute bertatik enpresa ttiki nahiz haundiekin estuki lan egiteko.

Alor ezberdinetan egiten dute lan: altzariak - etxe nahiz bulegotakoak -, textila, argiak, zeramika, akzesorioak... Produktu diseinuaz gain, zuzendaritza artistikoa ere jorratzen dute zenbait markekin. Euren lanean ezaugarri natural, afektibo eta esentzialak azaleratzen dira.

Web: iratzoki-lizaso.com

IKUSI +