Pentsamoldearen ibilbide berri batek eraman gaitu Zutik sortzera: zorua utzi dugu paretak miatzera joateko. Emaitza, sistema oso bat da, haritz habe horizontal baten luzeran antolaturik eta panel akustiko, apal, ispilu, zurubi eta esekigailuz osaturik. Zutik nahi bezala molda daiteke, luzera eta osaera aldatuz. Programa hori instalazio handiei, eremu ttipiei, bai eta bizilekuari ere egokitzen zaie.
Product Story
Zola utzi
Jean Louis Iratzoki-ren Alkirentzako interbentzioak kadira eta mahainen inguruan kokatzen ziren orain arte. Zutik sortzeko, zola utzi eta hormari lotu dira, horri funtzio ugari emanez.
Donibane Lohizunen sortua 1965-ean, Jean Louis Iratzoki, barne Arkitekturan diplomatua -Boulle Eskolan- Parisen eta Diseinu Industrialan Madrileko Eskola Experimentalean. Elkarlan ugari daramatza Frantziako, Espainiako eta Portugaleko enpresa andana batekin. Bai diseinu arloan baita zuzendaritza artistiko sailan ere. Europar sari frango lortu ditu azken urteetan.