- Design by Jean Louis Iratzoki
1940. hamarkadaren inguruan, Sarako herrian hasi zen ohitura eta transmisio istorio bat da. Joxemiel Barandiaran euskal etnologo ospetsuak ttotto bat bildu zuen baserri-etxe batean. Ttottoa, jadanik zur lanetan ari zen Iratzoki familiaren gomendio utzi zuen. Diseinugilearen osaba-zaharrak, hasiera batean, eta aitak, geroago, ttottoa fabrikatu eta transmititu zuten. Hala, berez altzari ohizkoa den ttottoa « ohiz kanpokoa » bihurtu zen Jean Louis Iratzoki-rentzat. Hiruki , haren berrinterpretazioa da.