Kea Biltegiratzeak

- Design by Iratzoki Lizaso
Kea apalak

Hibrido itxurako Kea apalek hurbiltasunezko eta modernitate irudipena uzten digute. Haritzazkoak diren parte desberdinak sinpleki ahokatzen dira eta, haien artean, Nafarroan eskuz landuriko burdinazko gurutzeta batzuez elkar uztartzen dira.

Kea esekigailua

Jeinutsua eta ez trabagarria, Kea esekigailua burdin landuriko lau kakoz hornitua da, haritzazko egiturarenak diren adarrak ateratzen direla dirudielarik.

Product Story

Burdina
Jadanik badenaren berrinterpretatzearen logikari loturik, Iratzoki & lizasok inspirazioa Alkiren historian atzeman dute, baina baita Euskal Herriko historia industrialean ere. Horrela sortu zen Kea, bi errealitate horiek bere eginen dituen bilduma. Alde batetik, markak berezkoa duen jakitatea dago, bere ekoizpenetan jadanik burdin landua eta zura nahasten baitzituen; eta bestetik, burdin eta altzairua lantzeko ohitura iraunarazten duen eta Nafarroan kokatua den tailer batekin lan egiteko gogoa.

Produktuaren ezaugarriak

Oihal eta akaberak

Diseinatzailea Iratzoki Lizaso:

Iratzoki Lizaso 2016-an Euskal Herrian sortutako produktu diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez aritu ondoren, Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok bat egin dute. Lan talde sendo bat sortu dute bertatik enpresa ttiki nahiz haundiekin estuki lan egiteko.

Alor ezberdinetan egiten dute lan: altzariak - etxe nahiz bulegotakoak -, textila, argiak, zeramika, akzesorioak... Produktu diseinuaz gain, zuzendaritza artistikoa ere jorratzen dute zenbait markekin. Euren lanean ezaugarri natural, afektibo eta esentzialak azaleratzen dira.

Web: iratzoki-lizaso.com

IKUSI +