Kea kadira

- Design by Iratzoki Lizaso
Kea kadira 2020ko martxotik jasotzen ahalko da.

Kea kadira silueta goxodun eta metalak ematen dion nolabaiteko landa-altzari forma ditu. Jarlekua zur hutsez edo tapizatua izan daiteke. Ilar itxura duen zur trinkoko zangoak metalezko egitura baten bidez jarlekuaren azpitik hedatzen dira. Haren itxura goxoari esker, kadira honek ingurumen desberdinetara egokitzen jakinen du.

Produktuaren ezaugarriak

Oihal eta akaberak

Diseinatzailea Iratzoki Lizaso:

Iratzoki Lizaso 2016-an Euskal Herrian sortutako produktu diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez aritu ondoren, Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok bat egin dute. Lan talde sendo bat sortu dute bertatik enpresa ttiki nahiz haundiekin estuki lan egiteko.

Alor ezberdinetan egiten dute lan: altzariak - etxe nahiz bulegotakoak -, textila, argiak, zeramika, akzesorioak... Produktu diseinuaz gain, zuzendaritza artistikoa ere jorratzen dute zenbait markekin. Euren lanean ezaugarri natural, afektibo eta esentzialak azaleratzen dira.

Web: iratzoki-lizaso.com

IKUSI +