Lan bulego kadira

- Design by Iratzoki Lizaso
Lan kadiraren ezaugarri funtzionalak diskretu bilakatzen dira: mekanismoa jarleku azpian desagertzen da eta aulki-besoak bizkarraldearen baitan sartzen dira. Formari, kontaktu eremuei eta ekaien hautuari dagokionez lan bereziki zaindua egin da, gailu atsegin eta lasaia sortzeko xedez. Hemen, Alkik gogokoen duen ekaia den zura kadiraren barnealdetik zein kanpoaldetik baliatzen da.

Lan kadiraren funtzionaltasunak morfologia guzietara egokitzeko para ematen dio. Ondorioz, jarlekuan integratua den mugimendu sinkronizatuko mekanismoa auto-erregulatzen da. Baliatzailearen arabera bizkarraldearen tentsioa egokitzen du. Bizkarraldea hiru inklinazio desberdinetan kokatu daiteke eta haren forma baliatzailearen bihurdura-mugimendu askatasun handia ahalbidetzeko pentsatua izan da.

Product Story

Laneko laguna
“Gure inguruko jendeak laneko kadirentzako estimu gero eta gutiago zuela egiaztatu genuen. Bulego kadiraren estetika kodeak, tresna ortopedikotik gehiago du laneko lagunetik baino. Horri, posizio egokitze gehienak biziki gutitan baliatzen direla gehitzen badiogu, kadirari beharrezkoak ez diren funtzioak kentzea interesgarria zela iruditu zaigu."
Iratzoki & Lizaso

Instalazioak

  •   
  •   
  •   
  •   
  •   
  •   

Produktuaren ezaugarriak

Oihal eta akaberak

Diseinatzailea Iratzoki Lizaso:

Iratzoki Lizaso 2016-an Euskal Herrian sortutako produktu diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez aritu ondoren, Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok bat egin dute. Lan talde sendo bat sortu dute bertatik enpresa ttiki nahiz haundiekin estuki lan egiteko.

Alor ezberdinetan egiten dute lan: altzariak - etxe nahiz bulegotakoak -, textila, argiak, zeramika, akzesorioak... Produktu diseinuaz gain, zuzendaritza artistikoa ere jorratzen dute zenbait markekin. Euren lanean ezaugarri natural, afektibo eta esentzialak azaleratzen dira.

Web: iratzoki-lizaso.com

IKUSI +