Atal besaulkia

- Design by Form Us With Love

Form Us With Lovek zurezko kusku bakar eta berdingabearen inguruan egina den familia bakarra irudikatu du, kusku horrek, molde desberdinetan inklinaturik eta espazioan kokaturik, funtzio guziak betetzen dituelarik. Gisa horretan, taburete garai eta zuzen batek, besaulki atsegingarri batek, aulki sinple batek eta lounge jarleku atsegingarri eta eroso batek osatzen dute Atal gama.

Bilduma berri honekin, Alkik eremu partekatuetarako haren eskaintza garatzen segitzen du, bereziki erabilpen handiko eremuetarako. Atal bildumako figura desberdinak osagarriak dira eta osotasun aberats eta koherentea osatzen dute. Metalezko hodi etzana haritza zur trinkoarekin eta tapizeriarekin elkartzen da hemen.

Product Story

Postura ezberdinak
“Atal seriearen diseinua bi osagai nagusik gidatu dute. Alde batetik Alki kooperatibak zuraren lantzeko mementoan duen salbuespenezko trebetasuna eta, bestetik, eremu partekatuetako baliatze ohituren eraldaketaren obserbatzea. Gisa horretan, egon-molde desberdinak eta, ondorioz, jartzeko angelu desberdinak kontuan hartu ditugu, lanean aritzeko kontzentrazio egon-molde xutetik informalagoa den egon-molde etzanera."
Jonas Petterssonn, Form Us With Loveko zuzendari nagusia

Diseinatzailea Form Us With Love:

2005ean sortua, Stockhlomen kokatua den Form Us With Love diseinu estudioak altzariak, lanparak eta eguneroko beste objektu anitz sortzen ditu. Diseinatzaileek gehiengoarentzat eskuragarri izanen den diseinua lantzen dute, haien sorkuntzen bitartez zentzua duten historiak kontatuz. Menperatzen duten gaiari heltzeko agertzen duten sinpletasuna eta haien objektuak hornitzeko amultsutasuna, irizpide erabakigarriak izan dira Alkik hautua egin behar izan duen mementoan.

Web gunea: Form Us With Love
IKUSI +