Showroom berria Parisen

Alik-k Showroom profesionala ireki du Parisen


Marais auzoan kokatua den Alki showroomaren idekiduraren berri ematen dugu! Arts et Métiers museotik minutu gutxira, 23 Gravilliers karrikan, Pariseko kale zaharrenetako batean.

Alki showrooma Pariseko lantegi zahar ohi batean dago instalatuta. Gure zuzendaritza artistikoak, Iratzoki Lizaso estudioak eta Boma arkitektuek egin dute 130 m2-ko espazio atsegin horren zaharberritzea.

Alki showrooma Pariseko lantegi zahar ohi batean dago instalatuta. Gure zuzendaritza artistikoak, Iratzoki Lizaso estudioak eta Bomak egin dute 130 m2-ko espazio atsegin baten zaharberritzea.
Irekiera horrek adierazten du Alki-k bere bezeroetatik ahalik eta hurbilen egon nahi duela, diseinuaren erreferentzia-marka gisa nagusituz eta haren hedapena Frantzian zein nazioartean zabaldu nahi duela.

Ez izan zalantzarik Agnès Marino eta Jessica Verdié ezagutzeko, etorkizuneko proiektuetan lagunduko dizute eta. Showrooma profesionalei irekita dago, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Showroom kontaktua: 
+33(0)1 43 48 37 20
[email protected]

Argazkiak: Mito
IKUSI +