Joan den ostegunean ireki zen Maison&Objet feria, eta bertan bi bilduma berri aurkeztu genituen. Lehenbizikoa, Pottolo izeneko eseri familia bat, etxeko jakintza nagusien inguruan egina, egurra eta tapizeria. Bigarrena, Zuzulu izenekoa, espazioak egokitzeko sistema ambizioso bat.
Azokaren amaieran Alki-ren standaren bilakaera zein izanen zen kontuan hartuta diseinatu zen. "Horrelako ekitaldietarako dekorazio gehiegi erabiltzen da. Beti harritu zaigu nola hiri oso horiek egun batzuetarako eraikiak diren, bukaeran denak basuran amaituz! » Iratzoki Lizaso.
Orduan, gure estanda Zuzulu diseinu-sistemaren inguruan egituratzea erabaki ginuen, eta ez dekorazio gisa. Logika hori nazioarteko hurrengo azoketan berritz erabiliko dugu ala nola Milanen(ekainean) eta Kolonian (urrian).