Eta zergatik ez ginuke jatetxeetarako eserleku eroso eta biribildu bat eginen?
Gogoeta horretatik abiatuta, lankidetza berri bati ekin diogu Iratzoki Lizasorekin, gaur Pottolo bilduma kaleratuz.
"Nahitara forma mehe batetik urruntzea izan da gure asmoa, lehenengo begiradatik benetako ongizate bat sortuz. Eserlekutik bizkarralderaino, besoen posiziotik pasatuta, lana erabiltzailearen erosotasunaren inguruan antolatu da"
- Iratzoki Lizaso
Eserlekuak forma biribiltsua du. Eskuz eginda, tapizeria-lana bereziki kontu handiz egina da. Bizkarraldeko piezak lotzen dituzten josturek irudi grafiko bezain goxoa duen alki hori apaintzen dute. Haritz sendozko estrukturak eta elementu tapizatuek kooperatibaren bi jakintza nagusiak erakusten dituzte.
Pottolo bilduma bulego aulki birakari batekin lan mundura ere sartzen da. Azken horrek goxotasuna eta erosotasuna bulego mundura ekartzen ditu, bizkarraldearen mugimendu kulunkari txiki bat ahalbidetuz.
Maison&Objet dela eta, Parisen lehen aldiz ikusgai den Pottolo bilduma besaulki eta taburete batekin laster aberastua izanen da.