Altzari fabrikatzailea izateaz haratago, Alki eragile ekonomiko eta kultural engaiatua da, bere ekintzei zentzua ematera bermatzen dena, eta iraupenari kasu ematen diona. Orria izeneko kadira fabrikatzea, Frantziako Liburutegi Nazionaleko gela obalari eta horrek islatzen duen kultura deneri idekitze balioari lotu objektua baita, zerbait erran nahi du Alkirentzat.
Eskulangintzaren eta industriaren teknikak uztartuz, gure atelierrak zur trinkoaren eta larruaren lanean duen jakintza paregabea jarri du BnF eta Altzari Nazionalen zerbitzuan, Patrick Jouin diseinatzailearen eta Ikerketa eta Sorkuntza Atelierraren bitartez.
Elkarrizketaren eta eragile anitzek proiektu honetan zehar eman begiraden aberastasunak objektu paregabe bihurtzen du Orria kadira. Eragile bakoitzaren trebetasunaren, sorkuntzaren eta bikaintasunaren bateratzea argitara ematen du. Ateratzen zaion oihartzunak eta irakurleari emanen dion plazerak BnF-eko gela obalaren objektu enblematiko bihurtuko dute.
150 Orria kadirek BnF-eko Richelieu liburutegiaren sala historikoa ornitzen dute. 2022ko irailean lekua denei irekitzeko printzipioari jarraikiz, Orria proiektuaren beste xede handia kadira publikoari saltzea izanen da 2023an.
Argazkiak: Thomas Duval & Mito