Lehen harria

Lehen harriaren jartzea

Alkiren eginkizuna, azken 40 urte baino gehiagotan, Euskal Herrian balioa sortzea eta aktibitate ekonomiko eta kulturala garatzea da. Orain, Alkik engaiamendu horren zerbitzatzen segitzeko baliabide berriak plantan eman ditu, ekoizpen-tresna baino anitzez gehiago izanen den atelier berri bat antolatuz.

Irailaren 22an, ostegunarekin, lehen harriaren jartzeko zeremonia sinbolikoa ospatu da Larresoron. Egitasmoaz interesatuak diren eragileak —instituzioak eta partaideak— biltzeko aukera izan da guretzat. Alabaina, hedadura handiko eraikin horren eraikuntzan laguntzen gaituzte.

Horrela, 80 pertsona baino gehiagok leku paregabe hori ezagutu ahal izan dute. Eragile askotarikoen mintzaldiek erritmoa eman diote goizari: Alkiren bilakaera, haren ibilbide koherentea eta kooperatibak orain egiten duen urrats berria goraipatu dute.

Heldu diren hilabeteetan, erregularki emanen dizuegu abentura eder horren aitzinatzearen berri.
IKUSI +