Herrikoak hastapenetik Ipar Euskal herriko ekonomia garatzea eta bertan enpleguen sortzea izan du helburutzat, aurrezki herrikoia erabiliz.
Apostu ausart horren lortzeko, hogeita hamar bilkura publiko antolatuak izan ziren iparraldean barne. 1980an, lehen diru biltze kanpaina horren lemak, “Gure etorkizunaz segur izaiteko, hoberena guhaurek eraikitzen saiatzea da”, oihartzun bat ukan zuen 700 presunen baitan. Ekarri zituzten 2,5 milioi liberei esker, Herrikoa finantzamedu sozietatea sortu zen.
40 urte geroago, Herrikoak 328 enpresa lagundu ditu 16.2 milioi euro ezarriz haien diru zaman. Horri esker, 3277 enplegu zuzenki sortuak edo atxikiak izan dira, 290 000 presunetako lurralde batentzat.
Herrikoak behin baino gehiagoz lagundu zuen Alki, bai bere sortzearen inguruan, bai momentu txar batzuetan. 2015ean, Alkik Herrikoari 18.000 € eman zizkion bertako enpresen laguntzen segi dezan.
Aurten dugun egoera latz horrekin, Alki-k Herrikoa berritz laguntzea erabaki du 30.000 € emanez, Covid19 krisi horrek gehien inpaktatzen dituen enpreseri ahal bezain bat laguntza ekartzeko.
Herrikoa :
https://www.herrikoa.com/fr/