Zuzulu

- Design by Iratzoki Lizaso

Alkik, Iratzoki & Lizaso estudioarekin elkarlanean, erabiltzailearen ongizatearentzat antolatua den espazio antolaketa sistema berri-berria aurkezten du.

Gaur egun, erabileren eta espazioen hibridazioa azkarki aldatzen ari da. Lan egitea, lankideekin biltzea, kafe bat hartzea, bilkura informal bat egitea, funtzio horiek guziak gurutzatzen dira bai bulegoan, bai hotelean, bai espazio publiko batean.

Zuzulu sistema gogoeta-lan luze baten emaitza da, espazioa manerarik atseginenean antolatzeko gogoak sustaturik. Intimitatearen eta talde lanaren arteko oreka bilatzen da, beti ongi sentitzeko. Horretarako, erabilerak, posizioak, ikusmen goratasunak eta zirkulazioak aztertu dira. Hortik, espazioa modu goxoan antolatzen duen bilbe erregular eta neurrizkoa sortu da. Zazpi osagaik eta 170 cm x 170 cm-ko bilbe batek sistema moldagarria osatzen dute, behar askori erantzuteko.