Aviron Bayonnais

Aviron Bayonnais - Baiona
1897an, Baionako ikasle gazte batek (Pierre Fabierta) baloi obaloa hiri hortara ekarri zuen. Baionako gazteek errugbia praktikatzen zuten Saint Léon gunean, hiriko harresi zaharren itzalpean. 1905ean, heldu bilakatu ziren ikasle ohiek Stade Bayonnais sortu zuten, ondoren Aviron Bayonnais deituko zena, bai eta Frantziako errugbi klub nagusietariko bat.

Baionako erdigunetik bi urratsera dago Jean Dauger estadio historikoa. 1937an inauguratu zen, eta garai hartako kirol nagusiak hartu zituen: hala nola errugbia, atletismoa eta txirrindularitza. Azken biek pixkanaka desagertu ziren errugbi leku guzia utziz.

Duela gutxi, tamaina handiko lan batzuei esker, atletismoko pista kendu ahal izan da, tribunak terrenotik hurbilduz eta estadioaren gaitasuna handituz. Patrick Arotcharen arkitektura-agentziak diseinatutako ekialdeko tribuna berriak kafeteria eta lounge espazioak gure Heldu, Lur, Egon eta Lasai bildumekin hornituak ditu.

Arkitektua: Patrick Arotcharen

Argazkiak: Sandrine Iratcabal