Lur lore ontzia

- Design by Iratzoki Lizaso
Lur lore ontziak gure barnealdeak landareztatzeko pentsatuak izan dira, izan dadila etxean, lantokian edo eremu publikoetan. Erabilitako materialak, haritz sendoa eta Goicoechearen familia-harrobitik ateratako buztina, jatorri naturalak dira erabat. Buztina landuta, testura bereizi bat duen terrakota arrosdun bat bihurtzen da. Loreontzi horiek irekidura bat dute erditik kanpo, zurezko estalkian, eta barnean lore-eltzeak dituzte, non landare-konposizio ugari landu daitezken.

Hiru altura eta diametrotan eskuragarri dira Lur lore ontziak.

Product Story

Alki x Goicoechea
Oraingoan Goicoechea eltzeegileaz hurbildu gira. Egoitza Basse-Nafarroan du, Alkitik kilometro gutxira. Goicoechea familia hiru belaunaldiz aritu da lanean terracottarekin. Lur bilduma, hainbat loreontzi eta bistro-mahai batek osatua, lankidetza horren emaitza da.

Produktuaren aldaerak


Ø 300 mm x H 580 mm

Ø 500 mm x H 440 mm

Ø 650 mm x H 250 mm

Instalazioak

  •   
  •   
  •   
  •    
  •   

Diseinatzailea Iratzoki Lizaso:

Iratzoki Lizaso 2016-an Euskal Herrian sortutako produktu diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez aritu ondoren, Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok bat egin dute. Lan talde sendo bat sortu dute bertatik enpresa ttiki nahiz haundiekin estuki lan egiteko.

Alor ezberdinetan egiten dute lan: altzariak - etxe nahiz bulegotakoak -, textila, argiak, zeramika, akzesorioak... Produktu diseinuaz gain, zuzendaritza artistikoa ere jorratzen dute zenbait markekin. Euren lanean ezaugarri natural, afektibo eta esentzialak azaleratzen dira.

Web: iratzoki-lizaso.com

IKUSI +