Xume kadira

- Design by Iratzoki Lizaso
Xume kadirak PETezko karkasari kooperatibaren ekai gustukoena den haritz trinkoko oin kakotua lotzen dio, gisa horretan zinezko freskotasun hunkitua ekarriz. Berotzen eta ondotik fusionatzen diren plastikazko botoilekin fabrikatua, jarlekuaren testura bereziki goxoa da. Mantenu errazeko ekai iraunkor eta sendoa da.

Karkasa lau kolore desberdinetakoa izan daiteke. Egitura aldiz karkasaren tonu beretan proposatua da baina gure ohiko akabera klasikoetan atzeman daiteke, hauen artean haritzezkoa.

Zurezko egituraren azpiko sei estekadura puntuek karkasa errazki kentzea ahalbidetzen dute. Beste peza batekin ordezka daiteke eta, gisa horretan, kolore konbinazio berria sortu.

Product Story

Biirziklatu eta birziklagarria
Nazio Batuen estatistiken arabera, 1950etik goiti ekoizturiko plastika guziaren %9a soilik birziklatu da orain arte. PET feltroa ondoko belaunaldietako ekaia da, hastapen batean automobil sektorean garatu dena eta Alkik gaur egun haren ekoizpenetan aplikatzen duena, arazo horren kontra egiteko xedez.



Produktuaren aldaerak

Instalazioak

  •   
  •   
  •   
  •   
  •   
  •   
  •   

Produktuaren ezaugarriak

Oihal eta akaberak

Diseinatzailea Iratzoki Lizaso:

Iratzoki Lizaso 2016-an Euskal Herrian sortutako produktu diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez aritu ondoren, Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok bat egin dute. Lan talde sendo bat sortu dute bertatik enpresa ttiki nahiz haundiekin estuki lan egiteko.

Alor ezberdinetan egiten dute lan: altzariak - etxe nahiz bulegotakoak -, textila, argiak, zeramika, akzesorioak... Produktu diseinuaz gain, zuzendaritza artistikoa ere jorratzen dute zenbait markekin. Euren lanean ezaugarri natural, afektibo eta esentzialak azaleratzen dira.

Web: iratzoki-lizaso.com

IKUSI +