Soiltasun muntatzea
Joan den udan, Jean Louis Iratzoki diseinatzailea produktu berri baten diseinuan hasi delarik, mahai sistema bat asmatzea zuen buruan. Pixkanaka, gogoeta ohizko zurginek erabilitako muntatze teknikeri buruz itzuli zen. Mahainaren oinen eta gainaldearen arteko ahokatze hori plantan emanik, naturalki ohartu zen muntaketa sistema hori beste produktu batzueri egokitzen ahal zela. Horrela sortu zen Heldu bilduma.