Kuskoa Bi bulego kadira

- Design by Iratzoki Lizaso
Munduan bioplastikoz fabrikatua den lehen kadira,Kuskoa Bi, orain bulego bertsioan ere eskuragarri da. Egurrezko zangoek lau edo bost zangozko metalezko estruktura zentral bati uzten diote lekua.

Product Story

Bioplastikoa
Kuskoa Bi kadira eroso eta inguratzaile baten gisan pentsatua izan da. Horretarako hautatu dugu kusku erdi-ahurra. Halako itxura baten lortzeko erabili behar den materiala plastikoa da, eta honen ekoizpenak eskatzen dituen baliabide fosil mugatu eta kutsagarrien erabilera garapen iraunkorraren aldeko gure baloreen kontra doa. Ondorioz, ikerketa lan sakon bat eraman dugu ekai berri bat hautatu arte: bioplastikoa.

Produktuaren aldaerak

Bilkura kadira
H 830 x L 660 x W 580 mm
Eseria: H 450 mm

Fitxa teknikoa
Bulego kadira:
H 830 x L 660 x W 630 mm
Eseria: H 520/410 mm

Fitxa teknikoa

Instalazioak

  • Ficoba exibizio zentroa - Irun
    Argazkiak: Mito
  •   
  •   
  • Notarial Office Fagoaga - Basque Country
    Argazkiak: Mito

Produktuaren ezaugarriak

Oihal eta akaberak

Diseinatzailea Iratzoki Lizaso:

Iratzoki Lizaso 2016-an Euskal Herrian sortutako produktu diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez aritu ondoren, Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok bat egin dute. Lan talde sendo bat sortu dute bertatik enpresa ttiki nahiz haundiekin estuki lan egiteko.

Alor ezberdinetan egiten dute lan: altzariak - etxe nahiz bulegotakoak -, textila, argiak, zeramika, akzesorioak... Produktu diseinuaz gain, zuzendaritza artistikoa ere jorratzen dute zenbait markekin. Euren lanean ezaugarri natural, afektibo eta esentzialak azaleratzen dira.

Web: iratzoki-lizaso.com

IKUSI +