Koila bildumaren arkitekturak proposamen anitza ahalbidetzen du; Koila Lounge banketa, honen luzapen naturala da. Bi lekuko bertsio honen oinarriak karkasa delikatuki mantentzen du. Zuraren eta ehunaren juntatzeak osotasun goxo eta dotorea osatzen du. Koila Lounge banketa leku ezberdinetarako komenigarria da: bulego, harrera gela, etxebizitza...
Product Story
Slow food, Slow attitude
Haritz sendozko egitura begi bistakoa da. Zangoak egituraren kuskuan pausatzera heldu dira, esku batzuek pertsona baten bizkarra mantentzean bezala.
Iratzoki Lizaso 2016-an Euskal Herrian sortutako produktu diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez aritu ondoren, Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok bat egin dute. Lan talde sendo bat sortu dute bertatik enpresa ttiki nahiz haundiekin estuki lan egiteko.
Alor ezberdinetan egiten dute lan: altzariak - etxe nahiz bulegotakoak -, textila, argiak, zeramika, akzesorioak... Produktu diseinuaz gain, zuzendaritza artistikoa ere jorratzen dute zenbait markekin. Euren lanean ezaugarri natural, afektibo eta esentzialak azaleratzen dira.