Zumitz

- Design by Iratzoki Lizaso
Lan munduarekin lotua den baserri aldeko objektu batetik sortu da Zumitz bilduma. Modernitate itxura hartzen duen sorkuntza originala, lehen planoan gaztaina zura trezatua gailentzen da.

Product Story

Aintinako jakitatea
Iratzoki & Lizaso-k marraztua eta, zati batean, tokiko saskigileek obratua, Zumitz bildumak ondarearen transmisioa argiki aldarrikatzen du. Kasu honetan metalezko egitura tubularrean muntaturik eta gaztaina zurezko zumitza trezatze teknikatik abiatuta erabilpen berria atzeman zaio.

Produktuaren aldaerak

Zuresi horizontala:
H 1295 x L 1225 X W 270



Zuresi bertikala:
H 1740 x L 775 X W 270

Diseinatzailea Iratzoki Lizaso:

Iratzoki Lizaso 2016-an Euskal Herrian sortutako produktu diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez aritu ondoren, Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok bat egin dute. Lan talde sendo bat sortu dute bertatik enpresa ttiki nahiz haundiekin estuki lan egiteko.

Alor ezberdinetan egiten dute lan: altzariak - etxe nahiz bulegotakoak -, textila, argiak, zeramika, akzesorioak... Produktu diseinuaz gain, zuzendaritza artistikoa ere jorratzen dute zenbait markekin. Euren lanean ezaugarri natural, afektibo eta esentzialak azaleratzen dira.

Web: iratzoki-lizaso.com

IKUSI +