Atal

- Design by Form Us With Love

Gure kooperatibak proposatu zien erronka: gogokoen dugun ekaia, zura, eta metalezko hodiak elkartuz jarleku bat egitea. Honen helburua, lounge jarlekutik tabureteetaraino meta daitezkeen kadira desberdinetatik iraganez, bilduma zabal bat sortzea zen.

Horretarako Form Us With Lovek zurezko kusku bakar eta berdingabearen inguruan egina den familia bakarra irudikatu du, kusku horrek, molde desberdinetan inklinaturik eta espazioan kokaturik, funtzio guziak betetzen dituelarik. Gisa horretan, taburete garai eta zuzen batek, besaulki atsegingarri batek, aulki sinple batek eta lounge jarleku atsegingarri eta eroso batek osatzen dute Atal gama.

Bilduma berri honekin, Alkik eremu partekatuetarako haren eskaintza garatzen segitzen du, bereziki erabilpen handiko eremuetarako. Atal bildumako figura desberdinak osagarriak dira eta osotasun aberats eta koherentea osatzen dute. Metalezko hodi etzana haritza zur trinkoarekin eta tapizeriarekin elkartzen da hemen.