Makil haritz sendozko kadira metagarria da, ostatuko ohizko kadira oroitarazten duena. Nahiz itxura xumea duen, Makil kadirak zur makurtuaren lan zorrotza eskatzen du. Ekaia lurrunaren bidez makurtu eta luzaz uzten da lehortzen. Gero, Alki-ko langileek moldatu eta muntatzen dute.
Product Story
Egur makurtuaren delikatasuna
Patrick Norguet-ek bere lana ezaugarritzen duen sinpletasun eta bistakotasunarekin diseinatu du Makil kadira. Lehen bi irudiek, G. Desmet empresak ekaia lurrunaren bidez nola makurtzen duten erakusten digute.
Tours-en sortua 1969an, Patrick Norguet-ek diseinuaren munduan bere bidea egin du bide nagusietatik at. 1999an Giulio Cappellini-rekin topatzen da "Rainbow chair" prototipoaren inguruan. Gaur egun enpresa andana batekin lan egiten du: Alias, Artifort, Lapalma, Flaminia, Fasem, Offecct, Poltrona Frau eta orain ALKIrekin.