Bibolina bilduma berria

Alkik haren trebetasunak begi berri batez begiratzera gonbidatzen du Julie Richoz diseinatzaile franko-suitzarra. Hortik Bibolina bilduma sortu da, izpiritu ludiko eta ausartean eraikia den bilduma anizkuna.

Ekaien kontrastearekin -metala eta haritz trinkoa- eta kolore desberdinekin jostatuz, marra dotore eta araztuak dituen bilduma hori jarleku baten eta mahai sistema baten inguruan deklinatzen da.

Errotik praktiko eta funtzionala (desmuntagarria, haxean eskuratua, metatu daitekeena...), bilduma hori ekoizpenen eraikuntza logikagatik eta ekaien erabilpen zentzudunagatik zuzena da. Objektu aldakor horiek gaurkotasunean egokitzen dira eta erabiltzeko plazerra emanen dute luzerako.

Alki eta Julie Richozen arteko elkarlanak kooperatibak egur trinkoa lantzeko duen ezagutzari begirada berri bat emateko sortu da lehenik eta behin. Juliek, bere aldetik, aulki bat sortu nahi izan zuen material honetan eta, horrela, ebanisgintzaren inguruko esplorazioa sakondu.

Alkiren balioek eta bere ondare bereziak liluratuta, gogotsu aritu da abentura berri honetan. Kolaborazioaren emaitza Bibolina bilduma da: bere lerroen fintasunaren eta akaberen sotiltasunaren bitartez, freskotasuna eta ausardia ekartzen ditu.

Beste aktualitateak