Tailer berria

Tailerraren Egungo Helbidea :
ZI Errobi
64250 Itsasu

Kontaktua :
T. +33 559 298 417
info@alki.fr

Bulego ordutegia:
astelehenetik ostiralera
9:00 - 12:30
1:30 - 6:00

Ekoizpen eraginkor eta iraunkorrerako tresna gisa pentsatua, toki honek bertan lan egiten duten kooperatiba kideentzat, bezeroentzat eta mundu osoko kuriosentzat inspirazio iturri izatea du helburu. Tailer berri horren eraikuntza etapa garrantzitsua da guretzat; gure hazkuntza eta bezeroak laguntzeko manera da eta, aldi berean, etorkizunera begira ezartzeko manera. Lurraldearen errespetua eta gure ingurumen-inpaktuaren menperatzea Alkiren arrangura izan dira beti eta, ondorioz, arkitektura proiektu honen bihotzean naturalki sartu ditugu. Tailer berritzaile honek artisautzaren eta gure lankideen trebetasunaren adierazgarri den puntako teknologiaren arteko lotura indartzea ere ahalbidetuko du, betiere gure bezeroen zerbitzuko. Ekoizpen tresnaz harago, inspiratzaile izanen den sorkuntzarako eremua eta bilkura eta trukaketa profesionalerako gunea eskaini nahi dugu, zeinean plazer handiz harrera eginen dizugun. 

Leibar Seigneurin Architectes agentziak gauzatu duen proiektu honen gako-hitzak ekoizpen tresnaren eraginkortasuna eta energia neurritasunaren xerkatzea izan dira.

Zero energia tailerra Euskal Herrian

Eraikinaren forma karratuak, forma luze batekin ez bezala, aitzinaldearen garapen ttipiagoa ekartzen du berekin. Lursailaren azaleraren %50;40ko okupazioa ahalbidetzen duen datu horrek haren ekoizpen antolaketa lineala aldatu eta molde zirkularrean antolatzera eraman du kooperatiba. Tailer berriaren eraikitzearekin markaren fabrikatze prozesuak berrikusteko eta hobetzeko parada agertu da. Gisa horretan, Alkik konposatu lurrunkorren igorpena %80z gutituko du eta zurezko hondakin guziak produktu deribatuen fabrikatzean baliatuko.

Iraunkortasunaren etengabeko bilaketari leial, Alkiren tailer berria zero energiako tailerra izango da.

Eraikinaren teilatuan instalaturiko eguzki panelen urteko energia ekoizpenak tokiko beharrak osoki beteko ditu. Instalazio horiek, tokiko argindar berriztagarriaren hornitzaile den Enargiarekiko dugun atxikimenduarekin lotura dute. Isolamendu biziki onari esker tenperaturen gorabeherak, hezetasun maila eta airearen kalitatea menperatzen dira, eta horrek tailerra hoztu edo berotu dadin saihestea ahalbidetzen du.

Eraikin berria argi naturala ahal bezainbat baliatzeko eta, eguzkiaren orientazioa eta eraikinaren aitzinaldeko irekidura handiak ahal bezain ongi ustiatuz, argi artifiziala puntualki soilik piztea ahalbidetzeko gisan pentsatua izan da.

Lursaila bereziki maldatsua izanki (7 metroko desnibela), finkaturiko eraikinaren arkitektura tokiko topografiaren arabera egokitu da, zolan duen presentzia ahal bezain bat mugatuz. Alkik haren ekoizpen tailerra lehen estaian kokatzea deliberatu du, lehen agertoki gisa. Bulegoak, showrooma, pausa eremua eta aparkalekuak eraikinaren azpiko aldean kokatuak dira.