Iturri zaharrean ur berria beti atzeman daiteke. Horretarako, mintzatzea eta eztabaidatzea ezinbestekoa da. Hori dela eta, Alki maiz aritzen da lankidetzan markaren balore beren alde jarduten diren mundu guzietako diseinatzaileekin. Harreman horietatik sortzen da ur berria, hots, altzarietan sartzen dugun freskotasuna, ausardia eta afektibotasuna.