Euskal Herriko 50 objektu ikoniko

Gure Kuskoa Bi aulkia Hemendik liburuak goraipatu du!
Liburu batean eta Euskal Herriko 50 objektu ikonikoren artean aurkitzen dugu oraingoan.

Hemendik izeneko lan honetan, egileek gure kooperatibaren historia kontatzen dute, eta Kuskoa Bi egiteko beharrezkoa izan den ikerketa-lan garrantzitsua, altzarien merkatuko lehenengo bioplastiko-aulkia asmatzeko.

Alki hainbat objektu ospetsuren ondoan dago, hala nola El Casoren grapagailua, Orbea bizikleta, Fournier txartelak, makina-erreminta, Sancheski skatea, trainerua edo BOJ kortxo-kentzekoa.

"Hainbat ikuspegi izan daitezke herrialde bat ulertzeko: historia, paisaiak, biztanleak, kultura, hizkuntzak, esperientziak... Liburu honetan, objektuen bidez, Euskal Herriko aberastasuna eta aniztasuna jorratu nahi izan ditugu. Industriako eta eskulangintzako ekoizpena ez da behar bezainbat kontuan hartzen, eta bere balio kulturala gutxietsia da. Objektu baten historiak testuinguru anitz gurutzatzeko aukera ematen du, izan geografikoa, historikoa, politikoa edo soziala. 50 produkturen selekzio honen bidez, hainbat erakundetan banatuta dagoen eta memoria kolektibo eskasa duen herrialde baten alderdi franko azaltzen ditugu." - Hemendik

Liburua hemen aurkituko duzu: Hemendik

Beste berri batzuk