Parisko showrooma

Rue des Gravilliers Pariseko karrika zaharrenetariko bat da. XIII. mendearen hasieran sortu zen, Saint-Martin-des-Champs hirixkarekin batera. Marais auzoan dago kokatua, hasiera batean eremu zingiratsu bat izendatzen zuen auzoan, gero barazkigintzan erabiliko zena.

Kalea pixkanaka merkataria eta popularra bihurtu zen. Artisauek errauts grabatuak egiten eta saltzen zituzten, tindatzeko ehunak prestatzeko. XX. mendearen hasieran, sefardi-komunitateak larruaren merkataritza ezarri zuen han. Bigarren Mundu Gerra eta gero, Wenzhouko txinatarrak larruki-dendetara itzultzen hasi ziren. Europako lehenbiziko Chinatown bihurtu zen orduan Gravilliers kalea.

Gaur egun, auzoa erabat aldatzen ari da. Arte-galeria, jatetxe eta denda berezi ainitz sortzen ari dira bertan, auzoa leku dinamiko eta bizia bihurtuaraziz. Alkik Arts & Métiers museotik urrats gutxira dagoen karrika hau aukeratu du bere lehen showroom profesionala idekitzeko. Topaleku hau solaskide, preskriptore, arkitekto eta bestelako profesionalengana ahalik eta gehien hurbiltzeko pentsatuta izan da.

Showrooma ohizko tailer zahar batean dago instalatuta. 130 m2-ko espazio atsegin batean zaharberritu zuen Boma Architects-ek, Iratzoki & Lizaso zuzendaritza artistikoarekin elkarlanean. Ahalik eta gehien hor zegoenaz laguntzea izan zen proiektuaren funtsa, lekua markatu zuen lanaren oroitzapena atxikiz. Harrizko hormak biluzik utziak izan dira, berinezko teilatua berreraikia, sotoa zaharberritua. Lekua goxotaxunez apaindua izan da erdi-puntuko arku batzuen bidez, material bero batzu hautatuz, eta bistan dena, kooperatibako altzari bilduma ainitz erabiliz. Lan arduratsua egin da Lur azken loreontzi bildumarekin lekua landarez betetzeko.

Ez izan zalantzarik etor zaitez showroom-era zure etorkizuneko proiektuetan lagunduko dizuten Agnès Marino eta Jessica Verdié ezagutzera. Showroom-a profesionalentzat irekita dago, hitzordua eskatuz.

Showroom kontaktua:
T. 01 43 48 37 20
Jn. paris@alki.fr

Beste berri batzuk

Retour sur le salon international de Milan

BIBOLINA AURKEZPENA ETA EMEAREN 20 URTEAK

Milaneko nazioarteko altzari feria

Apirilaren 16tik 21era iragan zen Milango nazioarteko altzari ferian gure standera zure bisitagatik eskertzen dizugu


Nouvelle collection Bibolina

DISEINUA: JULIE RICHOZ

Bibolina bilduma berria

Alkik haren trebetasunak begi berri batez begiratzera gonbidatzen du Julie Richoz diseinatzaile franko-suitzarra. Hortik Bibolina bilduma sortu da, izpiritu ludiko eta ausartean eraikia den bilduma anizkuna.


Nouveautés Alki au salon de Milan

DU 16 AU 21 AVRIL

Nouveautés Alki au salon de Milan

A l’occasion de la Milan Design Week 2024, Alki dévoilera sa nouvelle collection Bibolina en collaboration avec la créatrice Julie Richoz, qui pose un nouveau regard sur les savoir-faire de la coopérative.


Les 20 ans de la collection Emea

URTEMUGA

Emea bildumaren 20. urtea

Alkik Emea bildumaren 20 urteak ospatzen ditu egun. Jean-Louis Iratzoki diseinatzaileak sortua, Emeak kooperatibaren eraldaketa abiatzen du. Denboraz kanpoko diseinua eta ekai iraunkorra direla eta, bilduma Alkiren balore kardinala den betikotasunaren sinboloa da.


Alki x Sammode

ERAKUSKETA

Alki x Sammode

Astebetez, gure Parisko showroomak Alki x Sammode erakusketa errezebitu zuen, bi marka bereziz osatutako elkarte paregabea, bata euskalduna, bestea Vosges eskualdekoa.


Nouvelle chaise Xume en bois massif et PET

2023 BERRIKUNTZA

Xume aulki berria egur trinkoz eta PET-n

Xume bildumarekin, Alkik egurrezko egitura duen kadira historikoa berbisitatzen du, birziklatutako eta birziklagarria den material berri bat sartuz, PET.