Pottolo bilduma berria

Eta zergatik ez ginuke jatetxeetarako eserleku eroso eta biribildu bat eginen? Gogoeta horretatik abiatuta, lankidetza berri bati ekin diogu Iratzoki Lizasorekin, gaur Pottolo bilduma kaleratuz.

Nahitara forma mehe batetik urruntzea izan da gure asmoa, lehenengo begiradatik benetako ongizate bat sortuz. Eserlekutik bizkarralderaino, besoen posiziotik pasatuta, lana erabiltzailearen erosotasunaren inguruan antolatu da.

Eserlekuak forma biribiltsua du. Eskuz eginda, tapizeria-lana bereziki kontu handiz egina da. Bizkarraldeko piezak lotzen dituzten josturek irudi grafiko bezain goxoa duen alki hori apaintzen dute. Haritz sendozko estrukturak eta elementu tapizatuek kooperatibaren bi jakintza nagusiak erakusten dituzte.

Pottolo bilduma bulego kadira batekin sartzen da lan mundura. Azken honek bere leuntasuna eta erosotasuna dakartza bulegora, bizkarraren mugimendu apur bat ahalbidetuz.

Beste berri batzuk

Retour sur le salon international de Milan

BIBOLINA AURKEZPENA ETA EMEAREN 20 URTEAK

Milaneko nazioarteko altzari feria

Apirilaren 16tik 21era iragan zen Milango nazioarteko altzari ferian gure standera zure bisitagatik eskertzen dizugu


Nouvelle collection Bibolina

DISEINUA: JULIE RICHOZ

Bibolina bilduma berria

Alkik haren trebetasunak begi berri batez begiratzera gonbidatzen du Julie Richoz diseinatzaile franko-suitzarra. Hortik Bibolina bilduma sortu da, izpiritu ludiko eta ausartean eraikia den bilduma anizkuna.


Nouveautés Alki au salon de Milan

DU 16 AU 21 AVRIL

Nouveautés Alki au salon de Milan

A l’occasion de la Milan Design Week 2024, Alki dévoilera sa nouvelle collection Bibolina en collaboration avec la créatrice Julie Richoz, qui pose un nouveau regard sur les savoir-faire de la coopérative.


Les 20 ans de la collection Emea

URTEMUGA

Emea bildumaren 20. urtea

Alkik Emea bildumaren 20 urteak ospatzen ditu egun. Jean-Louis Iratzoki diseinatzaileak sortua, Emeak kooperatibaren eraldaketa abiatzen du. Denboraz kanpoko diseinua eta ekai iraunkorra direla eta, bilduma Alkiren balore kardinala den betikotasunaren sinboloa da.


Alki x Sammode

ERAKUSKETA

Alki x Sammode

Astebetez, gure Parisko showroomak Alki x Sammode erakusketa errezebitu zuen, bi marka bereziz osatutako elkarte paregabea, bata euskalduna, bestea Vosges eskualdekoa.


Nouvelle chaise Xume en bois massif et PET

2023 BERRIKUNTZA

Xume aulki berria egur trinkoz eta PET-n

Xume bildumarekin, Alkik egurrezko egitura duen kadira historikoa berbisitatzen du, birziklatutako eta birziklagarria den material berri bat sartuz, PET.