Passer aux informations produits
1 de 1

Design : Form Us With Love

Atal taburete apala

Atal taburete apala

Eserleku tapizatua

Min

Prix habituel 444,00 €
Prix habituel Prix soldé 444,00 €
Vente Épuisé
SEKTOREKO PROFESIONALA ZIRA
Pro zerbitzuak bitarteko sorta zabala segidan eskura ukateko aukera ematen du, zure eguneroko lana errazteko. Profesionalendako abantaila eta zerbitzu berezien berri ukateko, gurekin harremanetan jar.

Produktu informazioak

Gure kooperatibak proposatutako erronka: gogokoen dugun ekaia, zura, eta metalezko hodiak elkartuz jarleku bat egitea. Honen helburua, lounge jarlekutik tabureteetaraino meta daitezkeen kadira desberdinetatik iraganez, bilduma zabal bat sortzea zen. Horretarako Form Us With Lovek zurezko kusku bakar eta berdingabearen inguruan egina den familia bakarra irudikatu du, kusku horrek, molde desberdinetan inklinaturik eta espazioan kokaturik, funtzio guziak betetzen dituelarik. Gisa horretan, taburete garai eta zuzen batek, besaulki atsegingarri batek, aulki sinple batek eta lounge jarleku atsegingarri eta eroso batek osatzen dute Atal gama.

Bilduma berri honekin, Alkik eremu partekatuetarako haren eskaintza garatzen segitzen du, bereziki erabilpen handiko eremuetarako. Atal bildumako figura desberdinak osagarriak dira eta osotasun aberats eta koherentea osatzen dute. Metalezko hodi etzana haritza zur trinkoarekin eta tapizeriarekin elkartzen da hemen.

Oinarria eta egitura altzairu epoxizkoa. Eserlekua xafla ainitzeko pagoz egina. Kuskoa 3 bertsiotan eskuragarria: tapizaturik gabekoa, kuxina edo aurrealdea tapizatua oihalez, larru sintetikoz edo larruz.

Neurriak

Altura 900 mm / 35.43 inch
Zabalera 500 mm / 19.68 inch
Sakonera 525 mm / 20.87 inch
Eseri altura 660 mm / 25.98 inch
Pisua 12.0 kg

Diseinatzaila

Collection Image

Form Us With Love:

2005ean sortua, Stockhlomen kokatua den Form Us With Love diseinu estudioak altzariak, lanparak eta eguneroko beste objektu anitz sortzen ditu. Diseinatzaileek gehiengoarentzat eskuragarri izanen den diseinua lantzen dute, haien sorkuntzen bitartez zentzua duten historiak kontatuz. Menperatzen duten gaiari heltzeko agertzen duten sinpletasuna eta haien objektuak hornitzeko amultsutasuna, irizpide erabakigarriak izan dira Alkik hautua egin behar izan duen mementoan.

Weba: Form Us With Love

Afficher tous les détails

Atal unibertsoa