2023 berrikuntzak

Milaneko nazioarteko altzari azokaren baitan, Alki 2023 produktu berriak aurkeztu genituen: Iratzoki & Lizaso estudioak sortutako bi bilduma, bai eta Patrick Jouinek diseinatutako BnF aulkiaren bertsio editatua ere.< /p >

Alkik, Xume bildumarekin, zurezko egitura duen kadira historikoa berrikusten du, birziklatua eta birziklagarria den PET ekai berria sarraraziz. Izenaren bidez sinpletasuna eta araztasunaren esanahia duen Xumek Iratzoki & Lizaso estudioak proposatu nahi duen asmoa agertzen du, eremu anitzetan egokitu daitekeen eserleku sinple, ergonomiko eta arinaren bidez.

Orria kadira, Patrick Jouin diseinatzailearen, artisauaren, Atelier de Recherche et de Création tailerraren eta Alkiren manufakturaren arteko elkartzearen fruitua da. Gaur egun, BnFaren denentzako egina izatearen printzipio berari jarrikiz, Alkik Orria kadira eskaintzen du.

Pottolo taburetarekin, helburua espreski forma lerdenetarik urruntzea da, lehen begiradan zinezko ongizate sentsazioa helarazteko gisan.

Beste berri batzuk

Paris Design Week : un après-midi d’inspiration chez Alki le 04/09

UHIN, ATELIER IMMERSIF & COCKTAIL

Paris Design Week : un après-midi d’inspiration chez Alki le 04/09

À l’occasion de la Paris Design Week, nous avons le plaisir de vous convier à un moment privilégié dans notre showroom parisien, le jeudi 4 septembre, de 14h à 18h.


Alki réédite un siège iconique de Nestor Basterretxea

ETORKIZUNERAKO ITZULERA

Alkik Basterretxearen jarleku ikonikoa berrargitaratu du

Nestor Basterretxea sortu zenetik 100 urte baino gehiago iragan diren honetan, Alkik euskal diseinu industrialaren arloko aitzindariak 1961ean marraztu jarleku bat berrargitaratu du.


Néstor Basterretxea, le design indémodable

GAITASUN ANITZEKO ARTISTA

Néstor Basterretxearen diseinu iraungiezina

Juan Daniel Fullaondo arkitekto eta kritikariak “kaleidoskopioa” izengoitia ematen zion. Izan ere, Nestor Basterretxea artista gaitza izan zen tinduan, iragarki-marrazkian, eskulturan, pinturan, altzari-diseinuan, baita zineman ere.


Notre savoir-faire reconnu par le label EPV

TREBETASUNA

Alki-k EPV labela lortu du!

Alkik Entreprise du Patrimoine Vivant (EPV) labela jaso berri du! Horrek agerian uzten du gure egur sendo eta tapizeria lanetan dugun trebetasuna.


Production et showroom à Larresoro : Alki ouvre un nouveau chapitre

ALKI TAILER BERRIA

Ekoizpena eta showrooma Larresorora: Alkiren aldi berria

Itsasuko egoitza historikoan lau hamarkada baino gehiago iragan ondoren, tailer berria Larresorora ekarri dugu.


Alki obtient la certification Ecovadis Or

ENGAGEMENT / PÉRENNITÉ

Alkik Ecovadis Urre ziurtagiria eskuratu du

Gure konpromisoeri esker Ecovadis Urrezko ziurtagiria lortu berri dugu! 2024an ardura sozial eta ingurumenaren alorrean gehien eraginkorrak diren enpresen %5en artean kokatzen gaitu.