Eseriak
Mahaiak
Antolakuntza
Mikro arkitektura
Service Pro
Vous êtes architecte ou professionnel et vous avez besoin d’aide ou de matériel pour réaliser un projet?
Service clients
Vous êtes particulier, à la recherche d’un établissement pour acheter des meubles Alki ou d’informations concernant un produit particulier?
Presse
Vous avez besoin d’images ou d’informations sur l’histoire d’Alki pour un article?
Emploi
Vous voudriez travailler pour Alki d’une manière ou d’une autre?
# TREBETASUNA
Mendetako usaien lekukoa dugu eskuan. Oinordetzan hartu altxor hori iraunarazteko, jestuak transmititzen ditugu eta, aldi berean, berrikuntza xerkatzen. Ongi egiteko behar den denbora hartzen dugu, eta sorkuntza bakoitzak gure ofizialeen nortasunak dakartza azalean, baita lurraldeko artisau eta industriako langileen eskuak ere. Horrek lotura ikusezin bezain sendoa sortzen du altzari diseinatzailearen, ofizialeen eta erabiltzaileen artean.
HaritzaHaritzek 80 eta 150 urte artean behar dute heldutasunera heltzeko; beraz, ardura bereziarekin lantzea zor diegu. Hori dela eta, Alkik diseinua eta ekoizpena arta handiz pentsatzen ditu, gure produktu oro iraunkorra izan dadin. Muble bakoitza artoski fabrikatzen dugu, tradiziozko artisautza eta trebetasun teknologikoak uztartuz. Zur hutsaren lanean dugun esperientziari beste hainbat lanbide gehitzen dizkiogu, hala nola tapizeria ala burdin langintza, sortzen ditugun altzariek garaiak zeharka ditzaten.Industria eta artisautza lagunEkoizpenean, artisautza eta industria berdin lagun ditugu, teknologia eta lanbide-trebetasunak uztartzen baititugu. Tailerrean puntako teknologia baliatzen dugunez, gure profesionalak eskuz kausitu ezingo luketen zehaztasunaz aritzen ahal dira. Hala, teknologia pertsonen zerbitzura ematen dugu, eta ez alderantziz. Bestalde, proiektu bakoitzaren behar berezietara egokitzeko gaitasun handia dugu. Alki altzari bakoitzak denbora eta arreta behar ditu, eta hamaika eskuren artetik pasatzen da, artisautza-kalitate bikaina eskaini nahi baitugu eta zuraren eta diseinuaren zaletasuna azaleratzen duten objektu paregabeak sortu nahi baititugu.
Kultura kooperatiboa, tokiko partaideakUrte anitz daramatzagu tokiko partaideekin aliantzak eta elkarlanak sortzen, gure ezagutzak aberasteko. Metala, lurra ala tapizeriak moldatzeko edo tokiko jakintza eta teknikak babesteko eta sustatzeko, haien laguntza zinez baliosa zaigu. Gure partaideen %80 100 km-ko inguruan ditugu. Desmartxa horrek bat egiten du gure ingurumen, kultur, lurralde eta industria xedeekin, eta hori estrategikoa eta funtsezkoa iduri zaigu, bai gure jakintza eta trebetasunak babesteko, bai gure lurraldearen garapena elikatzeko.Klasiko berriak sortzenProduktuen iraunkortasuna iparrorratz dugu, moda galkorren gainetik. Beraz, kalitateari funtsezko garrantzia ematen diogu, xehetasun guziak artoski zainduz. Kalitate ziurtagiriak lortzetik haratago, bikaintasuna zintzotasun osoz bilatzen dugu. Diseinutik ekoizpenera, prozesuaren urrats oro ximenki pentsatzen dugu, gure sorkuntzak iraunkorrak izan daitezen eta belaunaldiz belaunaldi pasa daitezen, klasiko berri bilakatu arte.
Zure herria hautatu