Eseriak
Mahaiak
Antolakuntza
Mikro arkitektura
Pro Zerbitzua
Arkitektoa, profesionala zara eta laguntza edo materiala behar duzu proiektu bat gauzatzeko? Telefonoz deitzen ahal gaituzu, 05 59 29 84 17 zenbakira, edo behereko datuak bete.
Bezero zerbitzua
Partikularrentzat, Alki altzariak non erosi jakin nahi dutenentzat edo produktu jakin bati buruzko informazioak bildu nahi dituztenentzat.
Prensa
Alkiren historiari, produktu bati edo beste eduki orori buruzko irudiak edo informazioak behar dituzu artikulu bat idazteko?
Enplegua
Gisa batera edo bestera Alki proiektuan parte hartu nahi dutenentzat...
Pariseko Showrooma
Showroom profesionala
23 Rue des Gravilliers75003 ParisT. + 33 143 483 72paris@alki.fr
Idekitze orduak:9:00 - 12:30 13:30 - 18:00
Rue des Gravilliers Pariseko karrika zaharrenetariko bat da. XIII. mendearen hasieran sortu zen, Saint-Martin-des-Champs hirixkarekin batera. Marais auzoan dago kokatua, hasiera batean eremu zingiratsu bat izendatzen zuen auzoan, gero barazkigintzan erabiliko zena. Gaur egun, auzoa erabat aldatzen ari da. Arte-galeria, jatetxe eta denda berezi ainitz sortzen ari dira bertan, auzoa leku dinamiko eta bizia bihurtuaraziz. Alkik Arts & Métiers museotik urrats gutxira dagoen karrika hau aukeratu du bere lehen showroom profesionala idekitzeko. Topaleku hau solaskide, preskriptore, arkitekto eta bestelako profesionalengana ahalik eta gehien hurbiltzeko pentsatuta izan da.Showrooma ohizko tailer zahar batean dago instalatuta. 130 m2-ko espazio atsegin batean zaharberritu zuen Boma Architects-ek, Iratzoki & Lizaso zuzendaritza artistikoarekin elkarlanean. Ahalik eta gehien hor zegoenaz laguntzea izan zen proiektuaren funtsa, lekua markatu zuen lanaren oroitzapena atxikiz. Harrizko hormak biluzik utziak izan dira, berinezko teilatua berreraikia, sotoa zaharberritua. Lekua goxotaxunez apaindua izan da erdi-puntuko arku batzuen bidez, material bero batzu hautatuz, eta bistan dena, kooperatibako altzari bilduma ainitz erabiliz. Lan arduratsua egin da Lur azken loreontzi bildumarekin lekua landarez betetzeko.
Rue des Gravilliers Pariseko karrika zaharrenetariko bat da. XIII. mendearen hasieran sortu zen, Saint-Martin-des-Champs hirixkarekin batera. Marais auzoan dago kokatua, hasiera batean eremu zingiratsu bat izendatzen zuen auzoan, gero barazkigintzan erabiliko zena.Kalea pixkanaka merkataria eta popularra bihurtu zen. Artisauek errauts grabatuak egiten eta saltzen zituzten, tindatzeko ehunak prestatzeko. XX. mendearen hasieran, sefardi-komunitateak larruaren merkataritza ezarri zuen han. Bigarren Mundu Gerra eta gero, Wenzhouko txinatarrak larruki-dendetara itzultzen hasi ziren. Europako lehenbiziko Chinatown bihurtu zen orduan Gravilliers kalea.
Gaur egun, auzoa erabat aldatzen ari da. Arte-galeria, jatetxe eta denda berezi ainitz sortzen ari dira bertan, auzoa leku dinamiko eta bizia bihurtuaraziz. Alkik Arts & Métiers museotik urrats gutxira dagoen karrika hau aukeratu du bere lehen showroom profesionala idekitzeko. Topaleku hau solaskide, preskriptore, arkitekto eta bestelako profesionalengana ahalik eta gehien hurbiltzeko pentsatuta izan da.
Zure herria hautatu